Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz aldizkariaren ale barria atera da, 79.a. Literaturako testuakaz osotutako aldizkaria dogu, era guztietako gaiak eta generoak dituana.

Oraingoan, sorkuntzan, hainbat idatzi dagoz. Poesian, Miren Agur Meaberen ‘Arimaren zazpi pasioak’ eta Luigi Anselmiren ‘Itsasoa laino dago’. Narrazioan, Iratxe Ormatza Imatzen ‘Asmoa’ eta Jose Mari Kortazarren ‘Aita Browin Bermeon’. Aitor Ortiz de Pinedok ‘Getxoko letra ederrak’ saioa prestau dau eta Peru Amorrortuk ‘Poeta, arlote pobria’ testua. Jabier Kaltzakortak ‘Ene maitia, xarmegarria kantuaren gainean’ ondu dau artikulua, testu-aldaera barriak ekarriz. Eta Joseba Sarrionandiak ‘Brian O’Nolan: eskua minduta daukat idazteagatik’ artikuluan, idazle horren barri emoteaz ganera, testu hautu batzuk euskeratu ditu.

Ale hau 2025eko bigarrena da, bildumaren 79.a. Ohikoa dan moduan, literatura era askotara gozatzeko irakurgaiak ditu, gure inguruko idazleen nahiz kanpokoen idatziakaz, eta ahozko literaturaren ekarpenagaz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.