Labayru Gaur

0

Udako Ikastaroak 50 urte bete baditu, persona askoren lanari eta ekarpenari esker izan da. Hasieran 20 ikasle baino ez ziran, handik urte batzutara 800. Horrek hainbat beharrizan eragin ebazan: ikasketak mailakatzea, metodologia zehatza eratzea, azpiegitura atontzea, irakasleak batzea, materialak prestau eta argitaratzea…

Horretan jente askok parte hartu izan dau era batera edo bestera. Danak euki dira gogoan ospakizun-egunotan, eta danei euren ekarpena eskertu guran, ordezkari batzuk omendu dira.

Alde batetik, lehenengo bost urteetan ibilitako irakasleetatik gaur egun ondino gure artean dagozanak: Jesus Mª Agirre, Adolfo Arejita, Jesus Eguzkiza Eguzki, Jesus Antonio Etxezarraga, Ander Manterola, Angel Mari Unzueta, Jose Felix Zamakona eta Lontzo Zugazaga.

Udako Ikastaroak ikasturtean jarraipena euki eban urte askoan. Hainbat urtetan 18 herritan emoten ziran eskolak urtean zehar, gero udan jarraitzeko aukerea egoala. Urte gehien iraun eta ikasle aldetik ugarienetakoak izan ziran Bermeo, Mungia eta Sopelako taldeak. Horregaitik, ikasturteen arduradunen artean, hiru herrietakook omendu ziran beste guztien izenean, hau da, Bene Markaida Sopelakoa, Kontxi Gabantxo Bermeokoa eta Juan Cruz Gorostiza Mungiakoa.

Sari-emoileak Jokin Gorozika, Labayruko Artezkaritzako presidentea, eta Josemi Vidales, gaur egun euskaltegiko arduraduna, izan ziran.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.