Labayru Gaur

0

Labayrura astero-astero etorten dan laguntzaile taldeak ikasturtea amaitutzat emon dau, hemendik aurrera ondo irabazitako oporrak hartuko ditue. Despedidarako bazkalduten alkartu gara Derioko Baserri antzokian, Ander Manterola buru dala.

Talde horretan batzen dira handik eta hemendik Euskodok alkartean batutako lagunak, izan be, lagunak dira-ta. Orain dala hainbat urte hasi ziran Labayruko liburutegian laguntzen, Ander Manterolaren esanetara lehenengo, eta Jon Elorriaga eta Idoia Guenagaren ardurapean gero. Eurei esker daukaguz aldizkariak osotuta, ordenauta eta ondo gordeta. Beste era askotako dokumentuak ordenatzen eta katalogatzen be behar handia egin izan dabe: kartelak, dokumentu solteak, postalak eta abar.

Pozik etorten dirala esaten dabe, eta halan erakusten dabe astelehen guztietan, eure umorea zabalduz bertako beharginen artean.

Orain gozatu udea, eta ostean alkar ikusiko dogu barriro.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.