Labayru Gaur

0

Gaztelaniatik euskerara itzultzen ikasi gura dozu? Testuak itzuli behar izaten dituzu eta ez zara guztiz eroso sentiduten? Ez dozu jakiten ze baliabide daukazun eskura hizkuntza-zalantzak argitzeko? “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”online ikastaroaren bidez, hori guztia eta gehiago landu ahal izango dozu.

Ikastaro honetan, gaztelaniatik euskerara itzultzeko oinarri batzuk eskainiko ditugu; horretarako, idazketa-zuzentasuna landuko dogu batez be, horixe dalako itzulpengintzaren oinarrietako bat: xede-hizkuntzan zuzen eta egoki idazten jakitea. Prozesu horretan, hainbat gai landuko ditugu, besteak beste: sareko baliabide informatikoak, Euskaltzaindiaren arauak, hitz-alkarketa, letra larriak eta xeheak, atzerakarga…

Metodologiaren aldetik, teoria, ariketak eta itzulpenak tartekatuko dira, euskerara itzultzen hasteko oinarriak emoteko asmoagaz.

Hona hemen beste jakingarri batzuk:

  • Ordu-kopurua: 40
  • Plataforma: Moodle
  • Data: 2022/10/10 – 2022/12/4 (8 aste)
  • Prezioa: 305 €
  • Izena emoteko epea: urriaren 7ra arte

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.