Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioak sorreratik dauka gizartean oinarria sakon sartuta. Eragile askoren artean sortutako erakundea da, eta gizarte zibileko esparru guztietako jentearen laguntasuna izan dau bere zutaberik handienetako bat.

Sortu zanik eta hona, 1977tik hona, 420 personak babestu dabe erakundea. Lanbide, zaletasun eta esparru guztietakoak, baina danak euskaltzaleak, euskerearen eta euskal kulturaren alde konpromisoa hartutakoak.

Une honetan Artezkaritzaren helburuetako bat da oinarri hori, sare hori zabaltzea eta ugaritzea. Horretarako, Batzar Nagusira hainbat lagun inguratu ditu laguntzaile egin daitezan konbidatzeko. Eta dei hori Labayruren bitartez euskal hizkuntza eta kultura babestu gura daben guztiengana zabalik dago.

Laguntzaile izan ezkero, kulturako hainbat egitasmo egitea bideratzeko laguntasuna emoten da, gizartearen babesa, bultzada, arnasa igarteko modua da. Labayru gizartean txertatua egotea ezinbestekoa da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.