Egunotan Bilboko Areatzan dagoan Liburu Azokan, aurten Urrezko Luma Jabier Kaltzakortarentzat izan da. Sari horren bitartez, haren ibilbidea aitortu gura izan dabe, literatureagaz lotuta hainbat eta hainbat urtetan egindako lana.
Jabierrek Euskal Filologia ikasi eban Deustuko Unibersidadean, eta gero han bertan irakasle emon ditu bere behar-urte gehienak. Horrez ganera, Euskaltzain osoa da. Literatura gaien ikertzailea da batez be, eta literaturaren barruan ahozkoari erreparatu izan deutse gehien. Euskal baladen antologia eta azterketa egin eban tesi-gaitzat, gai horretan aditurik handiena dogu gure inguruan. Hainbat eta hainbat artikuluren egilea da, eta monografiak be asko egin ditu, gai zehatzen gainean zein beste idazleen idazlanen edizinoak.
Beste alde batetik, Miren Agur Meaberi Zidarrezko Luma emon deutsie, Amorante frantsesa aurten bertan argitaratutako lanagaitik. Poema bidez idatzitako nobela hau da bere azkenengo liburua, produkzino zabal baten barruan.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.