Labayru Gaur

0

Abenduaren 3an Euskeraren Nazioarteko Eguna dala ospatzeko, 4an ekitaldi berezia eratu dabe Meñakan: Jabier Kalzakortaren argibideak ahozko koplei buruz, koplak eurak entzun eta abesteagaz batera. Horretarako lagun euki ditu Iker Gangoiti eta Xabier Butron trikitiakaz.

Karmele Berriozabalen aurkezpenaren ostean, pieza pare bat jo eta abestu eta Kalzakortak dantza-koplak zer diran azaldu eban. Erromeri-koplak noiz eta zelan kantatzen diran kontuan hartuta, gazteen arteko giroagaz zerikusia daukan mamina erakusten dabe, ironikoa eta sarkastikoa sarritan.

Kopla batzuk danen artean abestuta, Jabierrek batzuk sakonago azaldu edo garandu zituan.

Kopau bategaz amaitu zan ekitaldia jentetsua.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.