Labayru Gaur

0

Urrian zehar, hile osoan, Ondarearen Europako Jardunaldiak egiten dira Bizkaiko lurralde osoan zehar. Herri, alkarte eta erakunde askok eta askok eratu dabez ekitaldiak eta jarduerak programa horren barruan. Aurtengo gai nagusia: Ondarea, Emakumeen emaria.

Labayru Fundazioa be parte da programa horretan, eta hilaren 17rako hitzaldi bat eratu dau. Gaia: Emakumeak euskal baladetan; hizlaria: Jabier Kalzakorta. Non: Labayruren Derioko egoitza, Seminarioko eraikinean, arrastiko 6retan.

Jabier Kalzakorta aditua da herri literaturan eta ondo ezagutzen ditu testuotako emakumeen prototipoak, ze eratara agertzen diran, ze paper beteten daben ekintzen barruan eta abar. Hori izango da hitzaldiaren muina.

Sarrera librea da, baina joateko gogoa euki ezkero komeni da izena emotea telefono honetara deituta: 94 443 76 84.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.