Labayru Gaur

0

Jabier Kalzakortak “Olak eta burdingintza euskal literaturan” izeneko hitzaldia egin dau Ondarearen Europako Jardunaldien barruan urriaren 22an.

Garai bateko Euskal Herriko ibai-ertzetan era bateko eta besteko olak egozan. Ola handiak baziran zeharrolak izendatzen ziran, olak txikiak baziran, tiraderak edo olatxoak. Ibaiaren urak anteparan gorde eta uraren bidez olagizonek olako gabi-ardatza eta hauspoak erabiliz mea garbitu eta burdina moldatzen eben.

Olak XIX. mende azkenerako ez eben burdinarik egiten ez moldatzen. Euskal gizarte zaharrean olak inportantzia handia euki eben. Ola zaharretako kultura galdu bada be, zenbait euskal esaera zahar zein koplatan olen aipamena gordetzen da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *