Gizartean ardura eta gogoeta zabalik dago euskerearen etorkizunari buruz. Gizartea aldatu egin da eta aurrera egiteko modurik egokiena zein dan asmatu beharra igartzen da. Labayru be gogoeta horretan dabil bete-betean eta, horretarako, hainbat lagun batuko ditu eretxiak jasoteko, etorkizunerako biderik aproposena prestatzeko asmotan.
Prozesu horren barruan, Jon Sarasua egon da gure artean, berak horretan egindako bidean somatutako galderak, zalantzak eta begiradak gugaz konpartitzeko. Euskerearen bizibarritze prozesua desafio barrien aurrean kokatu dau azken aro honetan. ‘Zelan goaz? Nora goaz?’ galderak gogoan hartuta, Euskaltzaindiko Euskararen Gogoetaguneak etorkizunaren ikuspegia lantzeko eta estrategia nagusiak marrazteko egindako lanetik ideia batzuk partekatu ditu gugaz.
Jon Sarasuak kulturgintzan eta herrigintzan jardun dau gaztetatik. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da eta beste unibersidade batzukaz be kolaboratzen dau. Garabide alkartearen bidez, munduko beste hizkuntza komunidadeetako eragileakaz lankidetzan ibilten da hainbat egitasmotan.