Labayru Gaur

0
Joseba K. Perez de Heredia, José Ángel Chasco, Estibaliz Alkorta, Roberto González de Viñaspre.

Azaroaren 22an Gasteizko Artium Museoko aretoan aurkeztu dabe Sierra de Toloño, nexo de la montaña y La Rioja Alavesa. Egilea José Ángel Chasco da, Etniker-Álava taldeko kidea; eta lana Euskaltzaindiak argitaratu dau.

Lan honetan Sierra de Toloño toponimo tradizionala errekuperatzen da. Klima atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko muga egiten dauen leku horri  Sierra de Cantabria esatea zabaldu dan arren, izen egokia Sierra de Toloño. Liburu honetan, egileak izen egokiaren zergaitiak aztertzen ditu etnografiako eta kartografiako dokumentuetan oinarrituta.

Ekitaldian, José Ángel Chasco egilea ez eze, beste arduradun batzuk be egon ziran: Joseba K. Perez de Heredia Arabako Foru Aldundikoa, Estibaliz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria eta Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiaren ordezkari moduan.

Aurkezpenean Etniker taldeetako hainbat lagun egon ziran, egileari laguntzen.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *