Labayru Gaur

0

Bakedano eta Barandiaran

 

 

 

 

 

 

Ander Manterola, Jose Migel Barandiaran, José Julián Bakedano eta Gurutzi Arregi. Axlor, Dima, 1973-07-10.

“José Julián Bakedano. Etenaldirik gabe / Sin pausa” izenburuagaz, omenaldia egin deutsie Azkuna Zentroan maiatzaren 18tik 26ra bitartean. Bakedano Arte Eder Museoko zinematekako programadorea izan da urte askota, gero Azkuna Zentroan jarraipena hartuta. Horrezaz ganera, zinegilea be badogu, eta haren produkzinoa ikusgai dago egunotan Azkuna Zentroan.

Maiatzaren 18an mahai-ingurua egin eben Santos Zunzunegik, Luis Egiraunek, Jorge Oterrek, Nekane Zubiaurrek, Iñigo Larraurik eta José Julián Bakedanok berak.

Danak goratu eben Bakedanoren ekarpena zinegintzari, haren jakituria neurri bakoa bai zinean bai kulturan.

Bakedano Labayru Fundazioko laguntzailea da erakundearen hasierako urteetatik. Ander Manterola, Gurutzi Arregi eta Leopoldo Zugazagaz aparteko hartu-emona euki dau, eta hainbat arlotan kolaborau izan dau. Ondo merezia dau omenaldia. Zorionak!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.