Gaur, otsailak 14, Kataluniako Ateneoen Federazinoko kideak izan ditugu Labayrun bisitan. 23 lagun etorri dira guztira, Euskal Herriko kultur erakundeak ezagutzeko egiten dabilzan ibilaldian.
Goizean bertan Bartzelonatik etorrita, beste bisita bat egin eta eguerdi ostean Deriora heldu dira. Han Artezkaritzako eta Zuzendaritzako kideek harrerea egin eta Labayru zer dan, zelan eta noiz sortu zan, eta zertan diharduen azaldu deutsie. Eurek be euren arteko kideen barri emon deuskue, eta hainbat gorabehera partekatu ditugu.
Argibideen ostean, liburutegia erakutsi deutsegu, zelako funtsak ditugun, ze eratako dokumentazinoa gordetzen dogun eta abar azalduz.
Ordu pare bat bertan emon eta gero, Bilborantza abiatu dira, hurrengo erakundea ezagutzera. Holan emongo dabe asteburua domekara arte.
Eskerrik asko bisiteagaitik!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.