Labayru Gaur

0

Kili-Kili 1966an San Anton parrokiaren inguruan hasitako egitasmo bat da. Aurten 50 urte bete ditu, eta hori dala-ta, Euskal Museoan erakusketa egongo da martiaren 18tik ekainaren 26ra bitartean.

Euskalzaletasuna gori-gori egoan giroaren barruan sortu zan Kili-Kili. Jose Antonio Retolaza buru zala, Lander Gallastegiren estetikagaz horniduta, ume euskaldunak alfabetatzeko programa arrakastatsua izan zan. Izan be, pertsonaia mutiko bat da, umeakaz hartu-emon zuzena daukana. Kili-Kilik hainbat jarduera eratu zituan: Kili-Kili egunak, Lan ta Lan  eta Ekin ta Ekin koadernoak, argitalpenak, Kili-irratia, Kili-jaiak… zer ez!

Bizkaiko herri guztietara zabaldu zan, lagun-sare itzela inguratu eban. Eta ez Bizkaian bakarrik, ganerako euskal lurraldeetara be zabaldu zan, lekuan lekuko euskerara egokituta.

Hori dana erakusketa batera ekarri dau Labayru Fundazioak, Bilboko Udalagaz, Euskal Museoagaz, Kili-Kiligaz eta Euskerazaleak alkarteagaz batera. Erakusketa martiaren 18tik aurrera egongo da zabalik. Horrez ganera, bideo baten batu dogu ibilbide horren guztiaren barri, eta liburuxka bat be prestau dogu erakusketaren osagarri.

Laburpen lan hau atxakia ona izan daiteke egitasmo horren inguruan zetan edo hatan ibili dan jentearen ekarpena eta egitekoa batzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.