Labayru Gaur

0
Joan dan astean, martiaren 26an, batzarra egin genduan Bilboko euskaltegien eta Kolonbiako kontsuladuaren arduradunek helburu argi bategaz: 2026-2027 ikasturtean euskera-eskolak eskaintzea kolonbiarrentzat, kontsuladuak berak bultzatuta.

Batzarrean Bilboko Udalaren aldetik Ekain Larrinaga egon zan, eta Kolonbiako Kontsuladuaren aldetik Carlos Alfonso Victoria Mena, Kontsula, eta Luz Adriana, kontsuladuaren barruan kulturearen ardurea daroana. Bilboko euskaltegien artean, Josemi Vidalesek hartu eban parte Labayruren izenean.
Bilbon hamaika mila kolonbiar bizi dira gaur egun. Asmoa da apirilean ekitaldi bat egitea kontsuladuan eskolen barri emoteko, kontsuladuak berak eta Harregunek antolatuta, eta kolonbiar guztiei deia eginda.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.