Labayru Gaur

0

Urriaren 5-6an, I Kultur Ondare Materiagabeari buruzko Nazioarteko Kongresua egin da Iruñean, Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrak antolatuta. Komunikazinoak aurkezteko, hiru ikuspuntu proposatu ziran: ikerketa, artxiboa eta transmisinoa. Guk Kongresuan komunikazino bi aurkeztu doguz.

Alde batetik Luis Manuel Peñak, Etniker taldeen izenean, “Atlas Etnográfico de Vasconia en el siglo XXI” izeneko hitzaldia egin dau. Proiektu horren sorrera eta ibilbidea ezeze, orain arteko emaitzen barri emon dau, eta laster sarean argitaratuko dala aurreratu.

Bestetik, Akaitze Kamiruagak “Herri ondarea, gorde beharreko ondasuna” izenburuagaz, kultur ondarearen transmisinoa ziurtatzeko egiten ditugun ahaleginen barri emon dau: eskolan erabilteko unidade didaktiko interaktiboak, umeentzako materialak sortzea, umeentzako tailerrak, herri edo gai bati buruzko argitalpen monografikoak, ondare-ibilbideak bideo, QR edo liburuxken bidez…

Aurkezpen gehien Espainiakoak izan badira be, Europa eta Amerikako hainbat herrialdetako hizlariak be alkartu dira bertara. Esperientzia ezbardinak, interesgarriak eta ikasteko modukoak aurkeztu dira. Izan be, hainbat kezka bardinak dira han eta hemen.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.