Labayru Gaur

0

BBK Topa aurkeztu da martiaren 13an belaunaldien artean zubiak egiteko egitasmoak bideratzeko. Ikuspegi horregaz bat egiten dogun erakunde askok sinatu dogu manifestua, eta aurkezpenean ‘aintzindariak’ egon gara, egitasmoaren barri emoteko.

Gizarteko arlo guztietako erakunde eta alkarteak batu gara belaunaldien arteko ‘Arrakala Hautsiz!’ manifestuaren alde: kirola, kultura, irakaskuntza, gizartea, merkataritza… Helburu bat guztion artean: belaunaldien artean lorturak sortzea eta garatzea, gizarte hobea eta kohesionatuagoa osotzeko.

Labayrun, hizkuntzaren eta kulturaren transmisinoa bultzatzen dogun aldetik, belaunaldi batetik besterako jakintza eta ezagutza gordetea eta transmititzea daukagu helburutzat. Ondare immateriala belaunaldiz belaunaldi berez-berez transmititzen dana da, eta hori da gure jardun lekua eta gure egitasmoen ardatza. Nondik gatozen jakitea ezinbestekoa dogu norantza joan erabagiteko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.