Labayru Gaur

0
Argazkia: Eusko Ikaskuntza

Lehengo zapatuan, 2018ko ekainaren 2an, Eusko Ikaskuntzak oroigarri banagaz gogoratu eta omendu zituan Oñatin, 1918an sortu izan zan uri berean, beronen birsorkuntza edo birfundatzea 1978an bideratzen lagundu eben hasierako bazkideak, erakunde, alkarte eta lagunak.

Labayru Fundazioa izan zan erakunde fundatzaile horreetariko bat, eta beronen zuzendariak Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzaren lehendakariaren eta Xabier Alkorta, Mendeurreneko Batzorde eragilearen buruaren eskutik jaso eban oroigarria.

Labayru Fundazioaren arduradun eta laguntzaile batzuk be, hasiera haretan bazkide izan ziranak, oroigarriaz sarituak izan ziran. Ander Manterola, Gurutzi Arregi, Gaspar Martinez, Leopoldo Zugaza, Adolfo Arejita, Kepa Rekakoetxea, Juanma Sinde eta Amaia Mujika beste batzuen artean.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.