Labayru Gaur

0
Jasone Agirre, batzordeburua, Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarria.

Urriaren 24an Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak agerraldia egin daebe Gasteizko Eusko Legebiltzarrean, Euskal Kultura Ondarearen Lege Proiektua dala-ta. Lege horrek, besteak beste, Labayru Fundazioko Etnografia Sailak ia berrogeta hamar urtean lantzen dabilen ondare immateriala kudeatuko dau.

Orain indarrean dagoan Kultura Ondarearen Legea 1990ekoa da. Bere garaian aintzindaria izan zan, Estatu mailan dagozan ondare legeetan lehenengoa izan zalako. Baina harrezkero 27 urte igaro dira eta Jaurlaritza lege hori eguneratzeko eta egokitzeko proiektua lantzen dabil.

Horretarako, talde politiko desbardinek eskatuta, kultura ondareari lotuta dagozan eta arlo horretan lanean dabiltzan erakunde eta agente ugarik parte hartu izan dabe Kultura, Euskera eta Kirol Batzordeak antolatutako komisinoetan.

Labayruko ordezkariek aurkeztutako txostenean Legeari ikusitako indarguneak eta ahuleziak, edo hobetu beharrekoak azaldu dabez. Beti be ondare immaterialaren ikuspegitik.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *