Labayru Gaur

0

Ekainaren 2an, Batzar Nagusien aretoan Bilbon, aurkeztu doguz sareko Labayru Hiztegi biak: Labayru Hiztegi elebiduna, eta Labayru Hiztegi Fraseologikoa. Elebiduna orain arte be egon da sarean, orain Fraseologikoa gehitu jako, baina web orria osorik barriztau da.

Ziortza Eguren lexikografia lan-taldeko buruak, eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak egin dabe aurkezpena.

Hiztegion informazinoa zelan eratuta dagoan, sarrera bakotxean ze eduki emoten dan, laburdurak non eta zertarako erabilten diran, sarrera batetik bestera bialtzen danean zergaitik dan. Era horretako datu praktikoak zehatz azaldu dira, erabiltzaileari laguntzeko ahalik eta etekinik handiena ateraten.

Hiztegi fraseologikoa barria da, oraingoz erdera-euskera norabidean baino ez dago, baina lan oso aberatsa eta lagungarria da testuak moldatzeko orduan, espresibidadeari begira.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *