Labayru Gaur

0

Gaur, abenduaren 16an, Gasteizen egon gara, Labayru Fundazioarentzat Bikain ziurtagiria jasoten. Ziurtagiri hori Eusko Jaurlaritzak bultzatutako aitortza da, erakunde, enpresa eta alkarteetan euskerearen kudeaketa eta erabilera eredugarria balioan jartzeko sortua.

Ziurtagiria lortzeko prozesu luzea egin eta gero, ebaluatzaile taldeak Labayruri onespena emotea erabagi eban, gure eguneroko lan egiteko modua aitortuz horretara. Izan be, euskera lan-hizkuntza moduan darabilgu, hartu-emonetarako lehenesten dogu eta gizarteari eskaintzen deutsaguzan zerbitzuetan modu naturalean erabilten dogu.

Urteetako lan koherente eta partekatuaren emaitza dala esan daiteke, eta, aldi berean, etorkizunean sakontzen jarraitzeko konpromisoa.

Eskerrik asko bide honetan lagundu deuskuzuen behargin, kolaboratzaile eta bidelagun guztioi.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.