Labayru Gaur

0

Gaur, martiaren 31an, aurkeztu dau Euskaltzaindiak Erreferentziako Euskararen Corpusa, hau da, euskerearen egunean eguneko erabileraren barri izateko eta hizkuntza-teknologiek ekarten dabezan erronkei aurre egiteko corpus handia eta orekatua. Proiektuaren lehenengo emaitza da, baina oso baliagarria hizkuntza aztertzen behar egiten dabenentzat.

Lana euskalgintzako erakunde, eragile eta agente askoren alkarlanari esker egin ahal izan da. Tartean izan Labayru Fundazioa, bere testuen bitartez mendebaldeko euskerearen lekukotasuna emonaz. Ezinbestekoa da halako lan baten euskerearen aldaera ezbardinek euren lekua eukitea, eta gaien edo arloen aldetik ugaritasuna eta pluraltasuna izatea. Alde horretatik guk be geure ekarpena egin dogu.

Tresna  oso garrantzitsua izango da euskalgintzan jarduteko, dudarik barik. Gaurtik aurrera sarean konsultau ahal izango da ganera, helbide honetan: https://eec.euskaltzaindia.eus

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.