Gaur, urtarrilak 23, alkarlanerako hitzarmena sinatu dogu Labayru Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Labayru Fundazioaren Derioko egoitzan egindako sinadura ekitaldian parte hartu dabe Igone Etxebarriak, Labayru Fundazioaren zuzendariak, alde batetik, eta Nagore Ipiñak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak, bestetik.
Hitzarmenak jasotzen dau erakunde biek interesa daukiela lankidetzarako hartu-emonak finkatzeko, izan be oso garrantzitsua da loturak eta lankidetza eraginkorra izatea.
Hitzarmenaren arabera, euskereari eta euskal kulturari jagokozan gaiak landuko dabez erakunde biek batera jardunda, eta beste hainbategaz lankidetza bilatuta. Hitzarmenean sakontzea be adostu dabe erakunde biok, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eta Labayru Fundazioaren arteko lankidetza-eremu horreetan unean uneko proiektuak sortzen diran heinean.
Sinadura ekitaldiaren ostean, Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak esan dau Labayru Fundazioak bere ibilbide luzean euskal hizkuntza eta kultura ikertzeko eta zabaltzeko misioa izan dauela gidari, beti gizartearen zerbitzura. Eta hitzarmen honen bitartez, indarrak batuko dituela etorkizunean be helburu hori lortzeko. Bere aldetik, Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak gehitu dau hitzarmena bat datorrela Fakultatearen balioakaz eta aukera emongo deutsala Mondragon Unibertsitateari euskereari eta euskal kulturari jagokozan gaietan ikertzen jarraitzeko, eta gaineratu dau “bidelagun gakoa da zentzu horretan guretzako Labayru Fundazioa”.
Amaitzeko, erakundeetako ordezkariek gaineratu dabe hizarmenagaz sustatu nahi dabela erakundeen arteko ahalik eta alkarlan eraginkorrena, beti be, erakunde bakotxaren autonomia bermatuta. Sinatzaileen esanetan, helburua da erakunde bien jardunak ahalik eta koordinatuen eroatea, indarrak biderkatzeko asmoagaz.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.