Labayru Gaur

0

Joan dan zapatuan, abenduaren 20an, Laukizko Mentxaketa auzo-eskolearen 100. urteurreneko ospakizunak amaitzeko, ekitaldi berezia egin zan. Lehenengo eta behin, eskolarako sortu daben plaka barria aurkeztu zan, gero ikus-entzunezkoa ikusi eta amaitzeko bazkaria egin eben hara hurreratu ziran herritarrek eta erakundeetako ordezkariek.

Holango ospakizunak merezi eban moduan, jendetzea batu zan: sasoi desbardinetako ikasleak (atzokoak eta gaurkoak), laukiztarrak eta alboerrietakoak, eta erakundeetako kideak. Besteak beste: Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua; Gorka Elgezabal, Laukizko alkatea; Iñaki Orbe, Bizkaiko Hezkuntza ordezkaria; Isaak Amezaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria; Miren Karmele Hurtado de Saratxo, eskolako zuzendaria; zinegotziak, etab.

Labayru Fundazioak, 100. mendeurrenaren harira, 40 minutuko ikus-entzunezkoa sortu dau hiru belaunalditako ikasleen bizipenak eta testigantzak jasota. Izan bere, Mentxaketakoa eskola moduan jarraitzen dauan auzo-eskola bakarra da Bizkaian. Mende bateko historian era askotako kontakizunak batu leitekez, eta horregaitik, dokumentala hezkuntzak izan dauan bilakaeraren erakusle eta herriaren memoria kolektiboa da.

Ikus-entzunezkoa gure Youtubeko kanalean ikusgai dago:

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.