Labayru Gaur

0

Aurtengo batzarrean digitalizazinoari heldu deutsagu hitzaldirako gaitzat. Horren ganean berba egin dau Leire Barañanok.

Leire Barañano Euskorporako zuzendari nagusia da gaur egun. Euskal Herriko Unibertsitatean enpresen administrazio eta zuzendaritzan doktorea da. Neiker ikerketa zentroko zuzendari nagusia izan da azken 8 urteetan, eta lehenago, Aztin lan egin eban, balio-zuzendari gisa, enpresen beharrak zientziara hurbilduz, eta alderantziz. Eroskin be igaro ditu bere bizitza profesionaleko zenbait urte, eta idazkaritza nagusiko eta zuzendaritza korporatiboko zuzendaria izan da.

Hitzaldian hainbat datu eta jakingarri emon ditu euskerearen presentziaz sarean eta dispositibo digitaletan. Beste hizkuntza batzukaz konparatuta ze egoeratan gagozan ikusita, argi geratu da neurri batzuk hartu beharko liratekela hainbat arinen, eta horretara dator Euskorpora.

Alkartearen eta egitasmoaren barri emotea izan da bere hitzaldia, hemendik  urte batzutara helburu batzuk jarrita. Izan be, gero eta tresna teknologiko gehiago erabilten ditugu, intuitiboak eta ahotsaren bidez gidatuak. Holakoetan euskerea be egotea gura badogu, makinak trebatu, entrenau egin behar ditugu erantzunak emon ahal izateko.

Halako tresnak erabili egiten eta egingo ditugu. Eta euskeraz ez badagoz, beste hizkuntza baten erabiliko ditugu. Beraz, ezinbestekoa dogu gure hizkuntzan be egoteko aukerea emotea.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.