Labayru Gaur

0

Joan dan barikuan, urtarrilaren 31n, Lemoizko Kultur Gelan Lemoizko Sarakoetxe, lehenaren itzala gogoan izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztu genduan. Bertan egon ziran udalerriko alkatea Jesus Mari Arizmendi, udaleko beste zinegotziak, dokumentalean modu baten edo bestean parte hartu daben lekukoak, sarakoetxetarrak, eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundazioaren izenean.

Ikus-entzunezkoak Lemoizko zentral nuklearra egiten hasi arte, Sarakoetxe auzoan iraileko andramarietan egiten zan erromeriari buruzko bederatzi lekukoren testigantzak erakusten dauz 25  minututan.

Auzoa goitik behera aldatu zan 1970eko hamarkadan: Basordaportu betiko galdu zan eta beragaz batera baserriak, toponimia, auzoko bizimodua… Baina jaiegunaren ganeko akordua hondino bizi-bizirik dago eta zuzenean jasotako lekukotasunen bitartez erromeriaren eta auzotarren memoria berreskuratu dogu.

Lemoizko auzo guztietako jentea ezeze, Jatabeko Billabasotik eta Mungiatik be mendirik mendi jente asko batzen zan hara. Lehenengo Marutzeagako portalean esaten zan mezea entzun, gero  Basordaportun lapak batu eta bazkaria jan, eta arratsalde aldean erromeriara joaten ziran.

Berrogeta hamar urte baino gehiagotan jaia galduta egon eta gero, herritar batzuk 2022an erromeria barriro ospatzeko ahaleginetan hasi ziran, eta honezkero hiru urtean egin izan dabe. Ia  apurka-apurka orduko indarra lortzen dauan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.