Labayru Gaur

0

Litterae Vasconicae euskal hizkuntza eta literaturari buruzko aldizkariaren 15. zenbakia arigaratu barri dogu.

Literaturako atala zabaltzeko, Sebastian Gartzia Trujillok Jean Etxepare medikuari buruzko lana dakar; Merche Acillonak Genaro de Egileor Atxerre-ren kazetaritza-lanak aztertu ditu; Jabier Kalzakortak herri-literaturari, eta horren barruan dantza-koplen arloari, heldu deutso, kopla-bilduma luzea eta guztiz interesgarria erreskatau dau.

Eneko Zuloagaren artikuluagaz hasten da hizkuntzari buruzko zatia. Juan Ignazio Astigarraga frantziskotar basauriarraren lexikoa hartu dau gaitzat. Sinesio Estiballesek be hizkuntza hartzen dau aztergai, baina beste eredu baten. Orozkokoa izanik, hango berbeta aztertuko dau, ahozko hutsa, berak entzundako modu-moduan jasota. Carmen Isasiren artikulua Foruari buruzkoa da,  aldaerak kontuan hartuta testua bera hobeto ulertu ahal izango dalakoan.

238 orritan mamin interesgarria.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *