Lorea Jainagak eta Alexander Gurrutxagak irabazi eben orain dala urte bi Aita Santi Onaindia beka, Zornotzako udalak urte birik behin ateraten dauena. Beka hori Aita Santi zana omentzeko eta gogoratzeko sortu zan bera hil zanean, eta literaturako ikerketa bultzatzea dauka helburutzat.
Azkenengo deialdian irabazle izan ziran ikertzaile biek lana amaitu, eta Labayru Fundazioak argitaratu barri dau, Udalagaz batera, bildumaren 15garrena honezkero. Lan ederra da, Lourdes Iriondo zanaren biografia eta ekarpena zehatz garanduten dauena.
Lourdes Iriondo kantari moduan ezagutzen da neurririk handienean, baina beste arlo asko be landu zituan: literatura, antzerkia, Ez dok amairu taldeko kidea izan zan, eta gehien-gehien eragilea. Euskerearen egoera latza eta iluna zan garaian nabarmendu zan. Ez zan ohikoa andrazkoak bizitza publikoan ikustea. Bide-urratzailea izan zan, liburuaren izenburuak jasoten dauen moduan. Alex Gurrutxaga eta Lorea Jainaga ikertzaileek “Lourdes Iriondok gure kultur sistema modernoaren sorreran, bereziki literaturan eta kantagintzan, zer nolako garrantzia izan zuen aztertu eta aldarrikatu dute” lan sakon honetan.
Egun berean hurrengo bekaren irabazlea iragarri da: Cira Cresporen “Euskal emakumeen pizkunde literarioaren sustraiak (1899-1922). Irakurketa dekolonial bat” egitasmoa izango da hurrengo bekako lana. 1899 eta 1922 urteen artean emakume euskaldunen pizkunde literarioaren sustraiak ikertzea eta gizarteratzea izango dau helburua, garaiko emakumeek euskaraz idatzitako lehenengo testuak aztertuz.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.