Labayru Gaur

0

Munduenea munduko ipuinak batzen dituan bildumea da. Munduko hogei herrialdetako ipuinak dira, euskeraz eta jatorriko hizkuntzan, gure artean bizi diran herritarrei jasotakoak. Labayruk argitaratu izan ditu eta, bai papelean bai digitalean, eskuragarri dagoz.

Orain saltoa egin dogu eta EITBko plataformetan be eskuragarri dagoz. Makusi umeei zuzendutako materialen plataforma da, eta hor dagoz ipuinen bideopodcastak. Eta Guau deritxonean audiopodcast modura dagoz entzungai.

Munduan bidaiatzeko modua emoten dabe ipuinok, baina aldi berean gure artean bizi diran auzoak ezagutzeko be bai. Zenbat herri, zenbat hizkuntza, zenbat kultura eta pentsakera dagozan gure inguruan irudikatzeko bide ezin hobea dira. Horretara, euskaldunok beste hizkuntza-kultura horreek ezagutu ahal izango doguz, eta eurak gure hizkuntza.

Leiho barriok ipuinei beste aukera batzuk emoteko balioko dabe.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.