Otsailaren 22an, Ama Hizkuntzaren Nazinoarteko Egunaren harira, kulturartekotasuna sustatzeko, Zornotzako liburutegian ipuin kontaketa berezia prestau eben: Mundueneako lau ipuin irakurri ebezan jatorriko hiztunek euren hizkuntzan, eta hemengoek euskeraz, guraso eta seme-alaben artean. Jarduereak itzelezko harrerea euki eban. Bertaratutakoek Munduenea bildumako lau ipuin entzun ebezan arabieraz, errumanieraz, portugesez, wolofez eta euskeraz.
Herriko ikastetxeen artean euskerea bultzatzeko talde bat sortu da IGEetatik (AMPAk), eta eurok arduratu dira ikastetxeetako familien artean hizkuntza desbardinak erabilten dabezan familiak bilatzeko, arabiarra eta portugaldarra, wolofez eta errumaniarrez berba egiten dabenak. Helburua zan Ama hizkuntzen nazinoarteko egunean kultura arteko ekintza bat egitea familiak eta umeak batuta.
Ekimena herriko liburutegian egin zan. Hasteko sarrera bat egin zan, pantaila bat erabiliz, Mundueneako materiala azaldu eben. Eta horren ostean irakurketa egin zan, hizkuntza desbardinetako lau ipuinak irakurriz. Irakurketa bakotxa familia biren artean egin eben, batek atzerriko hizkuntzan orrialde bat irakurri, eta ondoren, hemengo guraso edo ume batek orrialde bera euskeraz irakurriz.
Jarduerak hain arrakasta handia izan eban ze, hurrengo urtean barriro egiteko gogoz geratu ziran.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.