Horixe da Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak irailaren 25ean, Durangon, antolatu eban jardunaldiaren izenburua, “Ohiturak biziberritzen”. Izan bere, komunidade baten parte sentiarazoteko, ezinbestekoa da komunidade horren kultur ondarearen transmisinoa bermatzea; eta hizkuntzagaz batera, ohiturak dira kultura baten adierazle nagusiak. Gai hori jorratzeko arlo askotako adituek parte hartu eben, goiz eta arratsaldeko saioetan; bai hitzaldiak emonez, bai mahai-inguruan parte hartuta. Besteak beste: Aitzpea Leizaola, Kepa Fernández de Larrinoa, Jaime Altuna, Jakoba Errekondo…
Arratsaldeko mahai-inguruan Juan Carlos Etxegoien Xamar, Agurtzane Elordui eta Iñigo Ramírez de Okarizegaz batera, Labayru Fundazioaren izenean Akaitze Kamiruaga izan zan. Mahai-inguruan jorratu eben gaia: Kultur Ondarearen transmisinoa: nola bermatu? Euskal Herri osotik etorritako jente askok parte hartu eban jardunaldietan, Plateruenako aretoa beteta.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.