Labayru Gaur

0
Jokin Gorozika, Miren Mujika, Luis Angel Gainza, Amale Caballero.

Labayruko laguntzaileen batzarrak Ohorezko kide egin zituan Luis Angel Gainza, Amale Caballero, Miren Mujika eta  Begoña Zearra.

“Luis Anjel Gainza Laguntzaile Ohorezko izendatzea, Labayru Fundazioaren Artxibo eta Euskal Bibliotekaren ondarea ugaritzen eta aberasten urte luzeetan eta eten barik egin dauen lanaren esker saria da”. Halan aitortu zan Gainzaren ekarpena. 35 urteko lankidetza horretan, erretiroa hartu ebanetik, eta Euskodoc alkartearen bitartez, taldean dihardu, gaur egun 17 lankidek edo osotzen dabela. Astelehenero alkartzen dira lanean Labayru Fundazioaren Derioko biblioteka-artxiboan, eta bilketa eta sailkatze lan zehatza egiten dabe honako dokumentazinoaren inguruan: aldizkari lokalak, kartelak, foiletoak, paper zaharrak, planoak eta kartelak…

Beste hiru emakumeak batera saritu ziran: Begoña Zearra Arrese, Miren Mujika Gisasola eta Amale Caballero Bilbao. “Ez zan erraza, Labayru Ikastegiaren 1977ko sortze-urte haretan, euskera eta euskal kultura ardatz izango zituan Erakunde batentzat bideak urratzea. Lege-babesa lortzea ez zan nahikoa. Bitartekoak be behar ziran, eta Laguntzaileak izan ziran, bai hasieran, eta bai gero be, gure Erakundeari diruz eta bestelako baliabidez laguntasuna emon deutsenak. Begoña Zearra, Miren Mujika eta Amale Caballero gure ibilbide luzean hur-hurrean sentidu ditugu. Urteroko Batzar Nagusietan partaide izan dira, dohaintza bereziak egin deutsiez Labayru Fundazioari behin eta barriro, eta osterantzeko laguntasuna emon be bai, beharrizana eduki dogun bakotxean. Laguntzaile hurreko eta luzaroko izatearena da gaur hemen hirurok Ohorezko izendatzearen arrazoia”.

Oroigarri bana emon eutsien Artezkaritzako presidenteak.

Luis Angel Gainzak bere izenean ezeze, taldeko guztien izenean eskertu eban ohorea.

Miren Mujikak, bestalde, hiru omenduen izenean testu bat irakurri eban eskerrak emoteko. Irakurri testua.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *