Labayru Gaur

0

Urte barriagaz batera, urtarrilaren 7an itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, “Oinarrizko itzulpengintza eta idazketa zuzentasuna” izenekoa.

Ikastaro honetan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko hastapenak eskainiko ditugu; horretarako, idazketa zuzentasuna landuko dogu, batez be, horixe dalako itzulpengintzaren oinarria: xede hizkuntzan zuzen eta egoki idazten jakitea. Prozesu horretan, hainbat alor landuko ditugu, besteak beste: baliabide informatikoak sarean, Euskaltzaindiaren arauak, hitz elkarketa, alperreko erlatiboak, atzerakarga, gerundioak, letra larriak eta xeheak…

Metodologiaren aldetik, teoria, ariketak eta itzulpenak tartekatuko dira, akatsak zuzendu eta idazketa finduteko asmoagaz.

Hona beste jakingarri batzuk:

Ordu-kopurua: 40

Plataforma: Moodle

Data: 2019/01/07 – 2019/03/31 (12 aste)

Prezioa: 250 €

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.