Labayru Gaur

0
Zutunik Agustina Arregi, Emilio Gancedo, Crispin Arregi, Segundo Oar-Arteta eta Justa Oregi. Behean Jaione Bilbao eta Akaitze Kamiruaga.

Azaroaren 12an Emilio Gancedo Bilbon egon da Palabras mayores. Un viaje por la memoria rural liburua aurkezten. Akaitze Kamiruagaren sarreraren ostean, liburuaren egileak bere esperientziaren barri emon eban.

Izenburuak erakusten dauen moduan, memoria batzen ibili da Espainia osoan, lurraldez lurralde eta erkidegoz erkidego. Euskal Herrian Labayru Fundazioak lagundu eutsan berak behar eban perfileko barriemoileak topetan, hain zuzen be, Berrizko Crispin Arregi eta Justa Oregi andra-gizonak.

Hainbat jentegaz barriketaldi luzeak eginda gero, liburu baten jaso ditu danen ekarpenak. Joan doan gizarte baten lekukoak dira, balore eta bizipen oso diferenteak bizi izan dabezanak, berbeari garrantzia emoten deutsenak, gauzak kontatzeko ohitura eta zaletasuna daukenak… gu danon memoria azken baten.

Aurkezpenean barriemoileak eurak be egon ziran, eta han batutako publikoak zuzenean ikusi ahal izan eban bai Emilioren esperientzia, bai barriemoileen gizatasuna.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.