Labayru Gaur

0

Prestakuntza ezinbestekoa dogu aurrera egiteko, batzuetan eduki jakinen ganean, beste batzuetan tresnak erabilteari buruz. Oraingoan “Adimen artifiziala irakaskuntzan” gaia erabili dogu. Horretarako, Egoitz Etxeandia aditua izan dogu, egun bitan tresna ezbardinak erakusten. Izan be, hainbat tresna dagoz, zer landu gura dan kontuan hartuta aukeratzeko. Gure arlora etorrita, egitekoen edo lanbideen arabera, zein dan egokiena eta zertarako azaltzen emon doguz orduak.

Labayruren barruan hainbat zeregin beteten dogunez, erabilera mota ezbardinak egiteko tresnak zelan erabili izan da egunotako gaia: testuak sortzeko, gidoiak egiteko, irudiak sortzeko, argibideak edo azalpenak aurkezteko, material didaktikoa prestatzeko… Horretan jardun dogu, saio oso praktikoen bidez.

Hastapen batzuk ikusi ditugu, baina hiletik hilera hainbeste barrikuntza dagozanez, sarri-sarri eguneratu beharra agirian geratu da. Ikasten jarraitzeko prest.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.