Sanjuan-bezperea ospatzeko ohiturea zabal egon da gure herrietan, eta orain be badago. Sanjuan-sua da horren adierazgarri nagusia, sugeak, sorginak, zapoak eta txar guztiak erreteko. Suagaz batera, eguzkia, ura edo inontza eta landarak be hainbat erritotan parte ditugu. Urte erdian jausten dan jai honek esangura sinboliko ugaria izan dau gure artean luzaroan.
Gaur egun sanjuan-bezperako suak indar handia hartu dau eta, sugeak eta sorginak erreteko ez bada be, erromeria eta jaia egiteko balio dau, baserrietan ez eze kaleko giroan be. Babes kutsuko erritoak honezkero euren esangurea galtzen doaz. Halanda be, hontxe be hainbat atetan egongo da gaur jarrita sanjuan-haretxa.
Gaur egun, ostera, hainbat lekutan sanjuan-sua mitologiagaz lotzera jo dabe, baita akelarreagaz be. Gure kulturea bizi-bizirik dago, eta aldaketok dira horren erakusgarri.
Halako gaiek urtero-urtero izaten dabe euren tartea hedabideetan, eta aurten be Akaitze Kamiruaga ibili da han eta hemen errito tradizionalen barri zabaltzen irratietan. Hona agerraldiok:
Radio Euskadi: https://guau.eus/m/bostekoa-noche-de-san-juan-con-hogueras-y-recitando-conjuros
Cadena Ser: https://cadenaser.com/audio/1750686000504/
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.