Labayru Gaur

0

Sorkuntza-tailerrak egiten gabiz Labayru Fundazioan, gure egitekoak eta egitasmoak finkatu eta barriztetako gogoan. Lehengo astean bi egin ostean, maiatzaren 25ean beste bi egin ditugu: bata gazteak euskera gehiago erabilteko eta erabilten daben hori aberatsagoa izan daiten; bestea diziplina askotako sortzaileakaz, alkarlana ia egin geinken.

Tailerron helburua da idea asko botatea, gerora baten bat egitasmo zehatzetara ekarri ahal izateko. Dozena bat laguneko taldeak dira, profesional batek gidatuta, metodologia jakin baten arabera.

Hainbat jenterengana jo dogu tailerrotan parte hartzeko eskatzeko, bai lehendik gugaz ibilitakoak bai gure jardunean orain arte parterik euki ez dabenak. Harro egoteko modukoa da jente horren jarreragaz, interes handia erakutsi dabelako holango ekintza baten parte hartzeko. Etorri ezin izan diranak be penaz geratu dira eta ganerakoak eskatu jaken guztia egiteko jarrera ezin hobeagaz hurreratu jakuz. Eskerrik asko danoi.20150525_175115

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.