Labayru Gaur

0

Korrika datorrela-ta, hainbat ekitaldi, aurkezpen, kanta eta iragarki egin dira. Tartean, Atharratzeko gazteek bideoa egin dabe, beren-beregi sortutako kantuagaz. Eta hor ikusi dogu aitatuta Sorne Unzueta Utarsus. Bidegile eta eragile moduan gogoratu dabe, Bilbon euskerearen alde egitearren. Hori poza!

Sorne Unzueta 1997an ezagutu genduan, ia-ia bizi zanik be ez genkianean. Haren ibilbidea ikusita, Derioko Udako Ikastaroan urtero euskerearen alde ibilitako personaren bati egiten jakon omenaldia berari egitea erabagi zan. Alde batetik, irakasle ibilitakoa zan Bizkaiko auzo eskoletan; bestetik, idazlea zan, aldizkarietan eta han-hor-hemen argitaratutako olerkiak eta narrazinoak idatziak zituan; eta gainera, Emakume Abertzale Batzaren bitartez lehenengo, eta atzerrian erresistentzian gero, politikan andra eragina izan zan, mitinak emon zituan eta gizonen artean politikako hainbat arlotan eurakaz batera ibili zan bete-betean.

Omenaldiaren saritzat haren idazlanak liburu baten argitaratu genduzan, Idazlan guztiak izenekoan. Andra argia zan, zehatza, eta izenburuagaitik be entzun behar izan geuntsan ia zelan genkian hori holan zala, benetan idazlan guztiak zirala.

Urte asko joan dira ordutik, eta pozgarria da Korrikaren atxakian beragaz holan gogoratzea. Etxekoek, haren lobek, poz handiz hartu dabe aitamena, eta harro sentiduazo deutsie. Hori berori da sari nahikoa, bai gero!

Hauxe da kantu-zatia, 1:30etik aurrera:

“Sibaseako Madalena dügü bertan
Sorne Unzueta-Landeta han
Transmisione ta erabilpenari etxeka
Atharratze, Bilbo ber güdüka…ber güdüka !”

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.