Tag: Akaitze Kamiruaga

0

Aurten be ikasturtearen hasieragaz, Akaitze Kamiruagak Leioako Irakasle Eskolan aurkezpena egin dau herri ondareari buruz. Berrehun ikasletik gora egon dira hitzaldian. Izan be, eskolaren bitartez herri-ondarearen transmisinoa egitea ezinbestekoa da.

Horretarako, Magisterioko ikasleek eurek jakin behar dabe zer dan ondarea, ondare horren barri non hartu, umeei transmititzeko ze baliabide dagozan eta, zertan esanik ez, eurek transmisino horretan ze garrantzia dauken.

Labayrun orain arte arlo honetan egindako lanak, materialak eta bitartekoak eskaini jakezan, ibilbide horretan kontuan hartzeko.

Ikasleen aldetik interesa agertu zan, gaia barri-barria egin jaken eta.

0
Akaitze Kamiruaga eta Iratxe Celis.

Hil honetan Onda Vasca irratian asteko saio bat egiten hasi gara etnografiako gaiei buruz. Hemendik aurrera, eguenetan eguerdiko 12:00ak inguruan, Labayru Fundazioan landutako etnografia eta ondareko gaiak azalduko ditu lau laguneko taldeak txandaka. Gaiok batzutan egutegiko jai-ospakizunen ingurukoak izango dira, eta beste batzuetan orokorrak.

Lehenengo saioa Akaitze Kamiruagak egin dau sarrera antzera. Hemen audioa.

 

Bigarrenean Luis Manuel Peñak Inauterien ganean berba egin dau, Eguen Zuri egunez suertau da eta.

0

Udalaren enkarguz, Gatikako baserrien katalogoa argitaratu dogu. Udalak herritarrei zabaltzeko gogoa dauka, eta aurkezpen bat be egin zan. Horren harira, Akaitze Kamiruaga egileak hedabideek erakutsitako interesari erantzun deutsie. Hona hemen agerraldiak.

Deia.

Onda Vasca.

Bizkaia Irratia.

0

Irailaren 19an, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondarearen ganeko hitzaldia emon deutse Irakasleen Eskolako bigarren mailako ikasleei. Berrehun ikasle inguru batu dira Juliana Aretoan.

Ikasleek aurten gai hori aztertu eta landu beharko dabe. Hitzaldi honen bidez kultura ondarearen ganeko oinarrizko informazinoa eskuratzeko aukera izan dabe. Besteak beste: kultura ondarea zer dan, ondare mota desbardinak, ondare immateriala ezagutzearen garrantzia, bere transmisinoa irakaskuntzan, eta Labayru Fundazioak kultura ondarea gizarteratzeko martxan dituan egitasmoen barri emon jake.

Gure kultura ondare aberatsa ezagutzea, ulertzea eta zaintzea da lehenengo pausua, etorkizuneko irakasleek umeen artean altxor hori zabaldu eta transmitidu ahal izateko.