Tag: baserriak

0

Mungiako toponimiaren barruan, baserriei erreparau deutsegu, herriko baserriak zerrendatu, euren ganeko dokumentazinoa bilatu eta sarera ekarri ditugu.

Baserrien ganeko informazinoa sutegietatik, polizia erroldatik, jabego-erregistrotik, Aldundiko artxiboan udalari buruz dagoan dokumentazinotik eta ganerako bibliografiatik batu dogu. Horrezaz ganera, herritarrei galdetu deutsegu ia ahoz zelan deitzen deutsien etxe bakotxari.

Informazino hori guztia batuta, baserri bakotxaren fitxa osotu dogu euskeraz eta gaztelaniaz, argazkiaz ganera.

Hori aurkezteko euskarria da barria, OrekaInteractive enpresak mapa interaktibora ekarri dituelako fitxa guztiok. Udalaren webgunean dago ikusgai. Sakatu hemen.

0

Udalaren enkarguz, Gatikako baserrien katalogoa argitaratu dogu. Udalak herritarrei zabaltzeko gogoa dauka, eta aurkezpen bat be egin zan. Horren harira, Akaitze Kamiruaga egileak hedabideek erakutsitako interesari erantzun deutsie. Hona hemen agerraldiak.

Deia.

Onda Vasca.

Bizkaia Irratia.

0

Joan dan azaroaren 24an, Udalak Euskaraldiaren barruan antolatu dituan ekitaldien artean, Akaitze Kamiruagak hitzaldia emon eban Gatikako jubiladuen etxean, Labayru Fundazioan lantzen dabilen egitasmoa gaitzat hartuta: Gatikako baserrien katalogoa egitea.

Baserrien katalogoa egiteko, lehenengo eta behin, idatzizko artxiboak hustu dira: XVIII. mendeko Bizkaiko Sutegiak eta Foru Aldundian digitalizauta dagozan artxiboak, besteak beste. Horren ondoren jasotako informazinoa herriko lekukoakaz kontrastau da, eta bide batez baserriak izendatzeko erabilten diran ahozko formak batu dira.

Baserrietako argazkiak egin eta gero, ikerketearen emaitza abenduan kaleratuko da. Gitxi gorabehera, 100 baserri inguruk osotuko dabe katalogoa; danak 1850 baino lehenago eregitakoak. Udalaren asmoa da katalogoa herriko etxe guztietara banatutea.