Tag: Bedia

0

Joan dan urtean, Bediako udalaren eskariz, herriko baserrien ganeko lana egin dogu. Guztira 74 baserri zerrendatu dira, egon dagozanak, beste batzuen testigantzak be egon arren, gaur egun ez badago eraikinik ez dira zerrendan sartu.

Baserriak esaten danean, kasu askotan jatorriko etxea guztiz aldatuta dago, edo osorik bota eta barriren barri eginda. Baina leku berean eta izen beragaz jarraitzen dabenak, zerrendara ekarri dira. (gehiago…)

0

Andren lekua ondarearen transmisinoan izan da aurtengo Ondarearen Jardunaldietako gaia. Gai horreri helduta, Bediako andren ekarpenaren barri batu dogu bideo baten.

Belaunaldi ezbardinetako lekukoen bitartez, familia barruan, herrian, lanbideetan eta ohituretan ze aldaketa egin diran jaso dogu. Gauza batzutan asko aurreratu dogu, beste batzutan ez hainbeste; arlo batzutan bardintasunerako bidean goaz, beste batzutan, urruntzen, antza. (gehiago…)

0
San Martin, Ereño, Bedia.

Bediako kultur ondarea zabaltzeko beste bideo bat egin dogu Labayrun, “Mandoiako jentilak” izenekoa. Ibilbide baten bitartez, Eroso-Ugarteko Tosubando torretxea, Ereño auzoa eta Mandoia mendiari buruz hainbat jakingarri zabaltzen dira. Lehenagoko bizimodua, etxeen izenak, mendi-tontorrak, jaiak eta ospakizunak… hori dana erakusten da bideoan.

Baina ez lur ganekoa bakarrik, azpikoa be kontuan hartu da. Izan be, inguru horretan guztian burdina dago eta lehenagoko haizeolen hondarrak hainbat lekutan dagoz.

San Martin ospatzen da Ereñon; hori dala-ta, azaroaren 12an, ermitan bertan ikusi ahal izan eben bideoa bertara hurreratutakoek. Aurrerantzean, Labayru Fundazioko Youtube kanalean, zein Bediako Udaleko webgunean ikusgai egongo da.

Urtero Martin Atutxaren omenez egiten dan mendi-martxako bideagaz bat dator bideoan jasotakoa. Lehena eta oraina bat eginda, gerora begira.