Tag: EGA

0

Labayru Fundazioak emoten dituan udako ikastaroek ia ehun ikasle hartu ditue bagil eta garagarrilean. Bi hamabostalditan banatuta, hamar talde sortu dira, iaz baino gehiago. Aurtengo edizinoaren balorazino ona egin dau Labayruk, eta ikasleek erantzundako inkesten emaitzei erreparatuta, hareek be oso gustura ibili dira.

Bagilaren 18tik 29ra bitartean, alfabetatzeko eta EGA prestatzeko ikastaro trinkoa hartu eben gaztetxoek. Garagarrilaren 2tik 14ra, barriz, Labayruk 49. urtez eskaini dituen udako ikastaroetan batu dira hainbat ikasle, gazte zein nagusi. (gehiago…)

0

Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) azterketa bizkaieraz egin gura dauanak matrikulea egiteko aukera dauka bagilaren 29ra arte. Labayruk Colon de Larreategi kalean (Bilbo) daukan egoitzan emon behar da izena, bulegoko ordutegian. (gehiago…)

0

Labayru Fundazioak EGA azterketarako deialdia egiten dau urtean birritan, uztailean eta urrian. Aurtengo lehenengo deialdirako izena emoteko epea zabalik dago ekainean zehar.

Azterketa egunak uztailaren 12 eta 14 izango dira, gure Boluetako egoitzan bertan. Gogoan hartu, azterketara aurkeztu ahal izateko gure ikastaroa eginda euki behar dala, eta horretarako aukera dago ekainaren 27tik uztailaren 9ra bitartean. Izena emoteko aldia zabalik dago.