Tag: Eleketan

0

Aurten be Begoñazpi Ikastolan Eleketan programa beteko dogu, 3 urteko umeen gelakoakaz hasi eta DBH2ko ikasleenganaino, maila guztietan hiruna tailer egingo ditugu ikasturtean zehar. Guztira 33 tailer, hamaika hiruhileko bakotxean, eta maila bakotxean ehun bat ikasle batez beste.

Eleketan programako tailerrak era guztietako gaiak lantzen dira euskal kulturea, lanbide zaharrak, Euskal Herriaren historia, euskal gastronomia…, beti be irakasleekaz adostuta eta ikasleen maila eta adinera egokituta, ordu eta erdiko saioetan

Hiruhileko honetan: Haur Hezkuntzan letxuga landatzen, betiko olgetak eta taloa egiten ikasi; Lehen Hezkuntzan Gabonetako tradizinoak, artzaintzaren eta burdinoletako ofizioak, herri kirolak, Euskal Herriko txoko eta ohiturak, ipuina asmau; eta DBHn gerraren memoria eta mendizaletasunari buruzkoak.

Programa honen helburua da euskal hizkuntza eta kultura modu ludiko baten ezagutzea zaletasuna eta enpatia eragiteko.

0

Gure hizkuntzaren eta kulturaren transmisinoa egiteko modu bat da Eleketan programea, umeei zuzendua eta giro ludikoan. Tailer modura hainbat eta hainbat gai lantzen dira.

Informazino gehigarria: www.labayru.eus/service/eleketan-programa

Honezkero Bilboko Begoñazpi ikastolan esperientzia luzea hartu dogu. Hona ikastolakoen eretxia programeari buruz.

0

‘Eleketan’ programa kulturako gaiak modu ludikoan lantzeko tailerren multzoa da. Hiruhileko honetan hainbat emongo ditugu han eta hemen, eskolen eskariaren arabera.

Begoñazpi Ikastolan 11 tailer egingo doguz HH3n hasita eta DBH2raino. Izan be, ikastetxe honetan hiruhileko bakotxean lantzen da taller-sorta bat, eta aurten bigarren edizinoa dogu.

Beste alde batetik, Galdakaon hainbat ikastetxetan emongo ditugu HH3tik eta LH4ra bitarteko mailetan: Eguzkibegin 5 tailer, Unkinan 3 eta Gandasegin bat.

Gaiak era askotakoak dira: jolas eta lanbide tradizionalak, gure ingurua ezagutu, ospakizun jakinakaz zerikusia dabenak, memoria, ahozko hizkuntza eta kontalaritza, irrati-tailera, jatekoen ganekoak (taloa edo gaztaia egitea kasurako) eta abar. Tailer bakotxean jakingarriak azaltzen dira, eta horregaz batera jarduera ludiko bat egiten da. Bai edukia bai jarduerea adinari egokituta dagoz, eta gaiak eskolatik datorren eskaerearen arabera adosten dira.

Programa interesgarria da eta hazten doana, eskoletan ezeze, alkarte, liburutegi eta ostantzekoen bitartez be zabaldu daiteke eta.