Tag: Euskerazaleak

0

Euskerazaleak Alkarteak aurten 50 urte bete dituala-ta, urtearen barruan ekitaldi batzuk eratu ditugu. Gizarte-ekintza bat egin zan maiatzaren 15ean Bilbon, eta liburu bat argitaratuko da urtearen barruan.

Sorrerako momentua, giroa, sortzaileak, ibilbidea… gogoratzeko unea da aurten. Eta horri buruzko alkarrizketa argitaratu da Bilbao periodikuaren Pergola gehigarrian, ekaineko alean.

Artikulua.

0

“Euskerazaleak, 50 urte euskerea hauspotzen” izeneko bideoan, Alkartearen sorrerearen eta ibilbidearen laburpena egin dau Labayru Fundazioak.

Alkarteko sortzaile, kide, behargin eta laguntzaileen ahotan azaltzen da 50 urteko ibilbidea, urteurreneko ekitaldia barruan dala.

Ikusi bideoa.

0
Euskerazaleak Alkartearen 50. urteurreneko ekitaldia.

Maiatzaren 15ean Carlton Hotelean ekitaldia egin zan Euskerazaleak Alkartearen sorreraren 50.urteurrena ospatzeko. Hainbeste lagun, laguntzaile eta kide batu ziran bertan. Hona argazki galeria.

0
Juan Mari Aburto, Klaudio Barroeta, Lorea Bilbao.

Euskerazaleak Alkartea 1967ko maiatzaren 14an eratu zan Bilbon, eta bazkideen lehenengo batzarra hurrengo urtarrilean egin eban Carlton Hotelean. Datu bi horreek batuta, aurtengo maiatzaren 15ean ospakizuna egin dabe leku berean. Ekitaldiaren babesleak Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala izan dira, eta bertan parte hartu dabe baita Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak be. (gehiago…)