Tag: Gatika

0

Labayru Fundazioaren proiektuetariko bat, aurten, Gatikako Udalarentzako baserrien katalogoa sortzea izango da. Horretarako, hasteko, hainbat datu-base hustu doguz; besteak beste, Fogueraciones de Bizkaia del siglo XVIII liburua eta Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoko 1825-1830ko Polizien Erroldak eta Archivo Municipal de Gatika. Horreen hustuketeari Udalaren zerrendea eta Eusko Jaurlaritzak daukan datu-basea gehitu jakoz.

Momentu honetan, jasotako informazinoa lekukoakaz kontrastetan gabilz. Grabazinoen bidez lekukoek baserriak izentetako ahoz erabilten dabezan formak lortuko doguz, sarritan idatzizkotik asko aldentzen direnak. Informanteei batutakoa be lagungarria izango da katalogoa osotzeko.

Argitalpenean, baserriei buruzko informazinoaz gainera, bakotxaren argazkia gehituko da.