Tag: hitzarmena

0
Lorea Bilbao, Patxi Baztarrika, Adolfo Arejita.

Labayru Fundazioak lau urterako hitzarmen-markoa sinatu dau maiatzaren 23an Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailagaz. Hitzarmen horren arabera, urtero-urtero erakundeek diru bat jarriko dabe lan-programa bat beteteko. Lan-programa hori euskerearen corpusa jaso, gorde, ikertu eta zabaltzeagaz lotuta dago, batez be lexikografiara bideratuta.

Aurkezpenean hizlari guztiek goratu dabe herri-erakundeen arteko eta erakunde publiko-pribatuen arteko alkarlana. Alkarlan zintzoa, aspalditik datorrena eta emaitza oparoak ekarri dituena aurreko urteetan. gehiago