Tag: ikastaroak

0

Urriaren 4an Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan, Euskaraldia ekimenaren aurkezpenean parte hartu genduan. Lander Solozabal, Ziortza Sanz eta Ziortza Egurenek Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu eutsezan han batutako entzuleei, guztira 120 baino  gehiago

Aurkezpenean hainbat gai azaldu ziran: Euskaraldia zer dan, zein dan helburua, noiz izango dan, zer dan Hamaikakoa, Ahobizi/Belarriprest rolak zer diran, zelan emon izena  Euskaraldian…

Saioa ederto joan zan, hartzaileak poz-pozik eta gogotsu, eta aurkezpenaren ostean Segurtasun Sailaren eta Ertzaintzaren Hamaikakoa aurkeztu eben kanpokaldean.

0

Labayru Fundazioak euskerea ikasi gura dabenentzako, hobetu gura dabenentzako edo EGA prestau gura dabenentzako eskaintza ederra dakar aurten be. Alfabetatzeko eta euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta hizkuntza-eskakizunak eskuratzeko ikastaroak, HABEren agiri ofizialak lortzeko eskolak, eta mintzamena edo bizkaierea hobetzeko ikastaroak emongo ditu ikasturte barrian.

Aitatu behar da alfabetatzeko ikastaroetarako ikasle barriek sarrera-azterketea egin beharko dabela. Irailaren 24an izango da, 16:00etan.
 (gehiago…)

0

Daborduko martxan da hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2018ko lehenengo deialdiko prozesua, eta Labayrun be makina bat ikasle dabilz zeregin horretan.

Batzuk beharragaitik eta beste batzuk zaletasunagaitik ikasturte guztia egin dabe gurean euskera ikasten. Orain, azken hileotan ikasitakoa erakusteko momentua heldu da.

Joan dan astean egin dabez lehenengo azterketak; eta garagarrilera bitartean, ikasleak jo eta ke ibiliko dira euren helburua lortzeko ahaleginean.

0

Udako sasoia egokia da jente askorentzat, ikasleentzat batez be, euskera ikasteari bultzadatxua emoteko. Labayrun, urteroko moduan, aurten be uztailean eskaintza zabala egingo dogu. Hamabost eguneko txanda bitan, maila eta ikasketa modu ezbardinak dagoz eskura. Hasi planak egiten!

Argibideak.

 

0

Aurtengo irailetik azarora bitartean, eskolako irakasleentzako ikastaroak emon doguz Abanto-Zierbenako El Casal ikastetxean eta Gatikako Herri ikastetxean.

Lehenengoa “Ipuingintza. Kontalaritza” gaia lantzeko 14 orduko ikastaroa da, eskolako 13 irakasleri zuzendua, Gorane Intxaurraga irakasle dala.

Bigarrena Biosne Zarandonak emon dau. Hau be eskolako irakasleentzat, 13 guztira, beste gai bat lantzeko: “Euskaltzaindiaren arauak. Hizkuntzaren zuzentasuna eta egokitasuna, hitzez edo idatziz”.

IRALEk irakasleen prestakuntzarako programa zabala eskaintzen dau, eta Labayru Fundazioak hainbat ikastaro emoten ditu programa horren barruan.

0

Aurtengo Labayruko udako ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago. Hamabostaldi bitan egongo dira ikastaroak, bagilaren 19tik garagarrilaren 1era eta garagarrilaren 3tik 15era bitartean. Aste bi egun osoz.

Ikastaro mota asko egin daitekez: euskera ikasteko maila guztiak, EGA azterketarako prestetakoa, eta beste bereziago batzuk: bizkaiera lantzeko, teknikarako eta itzulpengintzakoa.

Argibideak.

0

Ikasturte honetarako Labayru Fundazioak euskera ikasteko edo lantzeko eskaintza zabala dakar. Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak, agiriak aterateko azterketak prestetakoak, nahiz ikastaro bereziagoak: itzulpengintza, kultura-gaiak, bizkaiera, mintzamena…

Berezienen artean dagoz HABEko 4. maila prestetako ikastaroa, eta EGA ateratekoa. Izan be, Labayru bera aztertzailea da eta bertan egin daiteke azterketa.

Ordutegi aldetik be, aukera zabala dago, goiz eta arrasti, ikastaro trinko zein urte osokoak.

Eta enpresei begira, esperientzia handia daukagu bakotxaren beharlekuan bertan emoten eskolak.

Euskera eskolak 2016-17

Eskolen egutegia 2016-17

0

Labayru Fundazioak EGA azterketarako deialdia egiten dau urtean birritan, uztailean eta urrian. Aurtengo lehenengo deialdirako izena emoteko epea zabalik dago ekainean zehar.

Azterketa egunak uztailaren 12 eta 14 izango dira, gure Boluetako egoitzan bertan. Gogoan hartu, azterketara aurkeztu ahal izateko gure ikastaroa eginda euki behar dala, eta horretarako aukera dago ekainaren 27tik uztailaren 9ra bitartean. Izena emoteko aldia zabalik dago.

0

Labayru Fundazioak Udako Euskal Ikastaroak iragarri ditu. Aurten be bagila-garagarrila bitartean hamabostaldiko ikastaro bi eskainiko ditu.

Alfabetatze eta euskalduntzeko ikastaroak ezeze, beste gai bereziago batzuk be eskaintzen dira; esaterako, itzulpenak EGA prestetakoa edo bizkaiera lantzekoa.

Ikastarook egin ostean ikasleek EGAko azterketa Labayrun bertan egiteko eukiko dabe.

Udako Euskal Ikastaroak.