Tag: Luis Manuel Peña

0

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Bizkaiko Foru Liburutegian “Bizkaiko paisaien eraikuntza” izenburuagaz eratu daben hitzaldi zikloan parte hartu dau Luis Manuel Peñak urriaren 26an. Bere hitzaldia “El paisaje rural tradicional de Bizkaia y sus transformaciones” gaiari buruz izan da, nekazaritzak, abeltzaintzak eta basogintzak izandako aldaketei buruz. (gehiago…)

0

Urriaren 19an Luis Manuel Peñak hitzaldia egin dau Derion Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Aurtengo gaia paisaia dala kontuan hartuta, hortik oratu deutso Luismak hitzaldiari, izenburu honegaz: “La actividad agraria y su reflejo en el paisaje”.

Nekazaritzak eragin zuzena dauka paisaian, argi dago. Nekazaritza motaren arabera, eta aldian aldian hartutako erabagien eraginez, paisaia ezbardinak ezagutzen ditugu gure artean.

Baina horren aurretik ‘paisaiari’ buruzko gogoeta batzuk egin ditu hizlariak: zer da paisaia kanpotik ikusten dogunean, eta barrutik paisaia horren parte garanean?

Jakintzaz ganera, gogoetarako be hainbat gai jarri ditu mahai ganean. Oso interesgarria!

 

0

Urriaren 5-6an, I Kultur Ondare Materiagabeari buruzko Nazioarteko Kongresua egin da Iruñean, Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrak antolatuta. Komunikazinoak aurkezteko, hiru ikuspuntu proposatu ziran: ikerketa, artxiboa eta transmisinoa. Guk Kongresuan komunikazino bi aurkeztu doguz. (gehiago…)