Tag: teknologia

0

Labayru hiztegien aplikazinoaren barri emon eta berehala zabalkunde handia hartu dau. Bost egunean 500 deskargara heldu da.

Gaur egun sakeleko telofonoa erabilten dogu gehien, ordenagailua baino gehiago, eta hori gero eta gehiagora doa. Horregaitik guztiz praktikoa da beti  konsultalekua eskura eukitea.

Erabiltzaileen aldetik eretxi onak hartu ditugu, ondo doalako eta erosoaz ganera doakoa dalako.

 

0
Jokin Azkue (EJ), Adolfo Arejita (Labayru), Leire Aragon (BBK), Ana de Castro (BFA), Ziortza Eguren (Labayru).

hiztegia.labayru.eus aurkeztea barrikuntza handia izan zan, euskera-erdera hiztegia eta hiztegi fraseologikoa batera webgune berean. Orain hori berori, eduki osoa, mugikorrean, doan eta sarera konektau barik erabili ahal izateko aplikazinoa aurkeztu dogu. Aplikazinoa Irontec enpreseak garatu dau, eta telefonoaren Play Storetik jaitsi daiteke, Android zein Apple sistemara egokituta.

 gehiago