Tag: Yolanda Arrieta

0

Aurtengo Durangoko Azokako barrietako bat Yolanda Arrieta idazleak eta Aitziber Alonso marrazkilariak prestatutako Kulun-kuttunak liburua izan da. Album ilustratua da berez, ume txikientzako tradizinoko lo-kantak oinarri dituena.

Yolandak Labayrura jo eban ahozko artxiboan lo-kantak ete dagozan. Bai emon be. Eta errepertorio horretan oinarrituta, tradizinoko poesien eta berak sortubarrien arteko jokoa sortu dau liburu zoragarri baten. Izan be, Yolandaren zereginetako bat da umeengan txikitatik sortzea poesiarako zaletasuna. Hainbat argitalpen, hitzaldi, tailer eta ekintza egiten ditu horretara bideratuta.

Oraingoan, Aitziber Alonsoren irudi ederrakaz hornituta, liburu txukuna prestau dau, DenonArtean argitaletxean. Izatez liburu parea da, bata euskeraz Kulun-kuttunak izenekoa, eta bestea gaztelaniaz Luna-cuna izenekoa.

0
Ruper Ordorika, Yolanda Arrieta, Jesus Antonio Cid, Igone Etxebarria, Kirmen Uribe.

Ahozko literatura gai hartuta goiz osoko saioa eratu eban Labayru Fundazioak apirilaren 8an Bilbon. Saio horretan zati bi izan ziran. Lehenengo zatian Jabier Kalzakortak aurkeztuta, Jesus Antonio Cidek “Raptores marinos en la balada europea y en la balada vasca” izeneko hitzaldia egin eban. Hainbat herri eta hizkuntzatako lekukotasunak erabiliz, gai unibersal horren barri zehatza emon eban. gehiago